XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); eta herria oraindik ia hutsik zegoelarik, Errenderia gurutzatu nuen.
Ibaitik, beste askotan bezala, sekulako kiratsa zetorren.
Eta
Egia esan bainion Obduliori: mezatara nindoan!.
Jaizkibel neukan aurrean; eta aurrekaldean alimaleko eliza horiaren figura nabarmentzen zen, bertako zaindari eskerga.
Ezker aldean, bake baketsuan zeutzan bortuko ontziak eta gruak; berak ere nonbait asteroko atsedenaldian murgildurik.
Zazpiak bost gutxi.
Eta oso sentsazio bitxiek bete ninduten:
Eta handik piska batera:
Haurtzaroko urteetan Ezkizu-bekoan, sukaldeko paretan, mila aldiz ikusitako elizatxo huraxe (eta mila aldiotan kasorik egin gabea) neure aurrean neukan.
Elizaren ondoko txoko batean ageri zen momi itxurako gizon ezin argalago hartaz oroitu nintzen... Urriko goiz gogoangarri eta bitxi hartara arte, bertatik ez bata ez bestea sekula bisitatuak.
Bihotz muinean ehortzirik neraman irudi hura, histurik ere, ahots marrantatu batekin batera piztu zen nigan: